2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

BIZIKLETEN APARKALEKUA MARTXAN

Martxan jarri eta berehala, bizikletak agertu dira ikastolan.
Eguraldia hoberatzen hasi delarik eta gure ikasle edota familia batzuk aproposa ikusten baduzue, hemendik aurrera, badakizue. Hartu zure bizikleta eta kaskoa eta etorri zaitez ikastolara modu jasangarri eta osasuntsu honetan...Animo!
Ea etekina ateratzen diogun aparkalekuari!

2013(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

BETEBEHARRAK

Badugu lana! Badugu eginkizuna!

Hasi gara ikastolako Agenda 21eko betebeharrak burutzen.

Ikastolako materiala nola erabili behar dan gogoeta egin ta gero, pentsatu genduan geletako materialaren berrantolaketa bat egitea.

Horrela izanda,  geletako"berrerabili", "berziklatu" kutxak banandu doguz jada. Eta argazkian ikusten dan moduan, oso gogotsu!!




2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

ZEBRABIDEA MARTXAN!!




Gure ikastolako sarbidean sarritan aurkitzen gara auto ta oinezkoen artean arazo honegaz.
Jende asko pasatzen da ikastolako sarrera eta urteera orduetan igarobide honetatik. Askotan ikusi izan doguz ere sustoak.
Auto gidari guztiek dakite, igarobide honetan sartzerakoan seinaleak horrela adierazten dauelako, igarobide honetatik kontuz pasa behar dela autoz, lehentasuna oinezkoak daukatela. Hala ere abiada bizian jarraitzen dabe pasatzen autoek.
Eta zergaitik ez zebrabide bat?



Ikusi mapa handiagoa