2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

2016-17 IKASTURTEA MARTXAN

Dagoeneko hasi gara hondakinen kudeaketarekin.
Aurten solairu desberdinetako plastikoak, aste amaieran ikasleek batu eta kaleko zaborrontzi horira aterako dituzte. Ikasleek botatzen dena leku egokira doala ziurtatzeaz aparte, sortzen den zabor kopuruaz jabetzeko, aukera ezin hobea izango dute.

2014(e)ko martxoaren 3(a), astelehena

SARRERAK ERRESPETATUZ!

Kasu honetan patruila berdea gure ikastolako sarrerak eta irteerak errespetatzeko laguntza eskeini zuten.
Hasiera baten informazioa banatu eta jarraian jendeari gauza pare bat gogotatuz:
- Autobusen atetik ez dela inor pasa behar, arriskutsua baita.
- LHko ikasleak beheko sarreratik sartu behar direla eta ez, goiko ate honetatik. Hau txikientzat erreserbaturiko sarrera baita.
Mila esker beraz, lagundu duzuen guztioi, denon artean errezagoa baita MUGIKORTASUNA modu seguru eta eroso baten kudeatzea.

2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

LH4ko PATRUILA BERDEA


Plastikoen kudeaketa egokia izateko, diagnostikoak, ontzi gehiago egon behar zirela hainbat lekuetan esan zuen.
Horrela Patruilak ikastolako pasiloetan zehar ibili zan ontziak behar bezala kokatuz.
Nahiz eta argazkiak beste zeozer proposatu, jakin badakigu, plastikoa dala ontzi hauetara sartu beharrekoa.
Ea denon artean, ikastolan ere zaborrak hobeto bideratzen ditugun. Mila esker!!!

2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

BIZIKLETEN APARKALEKUA MARTXAN

Martxan jarri eta berehala, bizikletak agertu dira ikastolan.
Eguraldia hoberatzen hasi delarik eta gure ikasle edota familia batzuk aproposa ikusten baduzue, hemendik aurrera, badakizue. Hartu zure bizikleta eta kaskoa eta etorri zaitez ikastolara modu jasangarri eta osasuntsu honetan...Animo!
Ea etekina ateratzen diogun aparkalekuari!

2013(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

BETEBEHARRAK

Badugu lana! Badugu eginkizuna!

Hasi gara ikastolako Agenda 21eko betebeharrak burutzen.

Ikastolako materiala nola erabili behar dan gogoeta egin ta gero, pentsatu genduan geletako materialaren berrantolaketa bat egitea.

Horrela izanda,  geletako"berrerabili", "berziklatu" kutxak banandu doguz jada. Eta argazkian ikusten dan moduan, oso gogotsu!!




2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

ZEBRABIDEA MARTXAN!!




Gure ikastolako sarbidean sarritan aurkitzen gara auto ta oinezkoen artean arazo honegaz.
Jende asko pasatzen da ikastolako sarrera eta urteera orduetan igarobide honetatik. Askotan ikusi izan doguz ere sustoak.
Auto gidari guztiek dakite, igarobide honetan sartzerakoan seinaleak horrela adierazten dauelako, igarobide honetatik kontuz pasa behar dela autoz, lehentasuna oinezkoak daukatela. Hala ere abiada bizian jarraitzen dabe pasatzen autoek.
Eta zergaitik ez zebrabide bat?



Ikusi mapa handiagoa